XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizon azkarra eta oso elizkoia. Ia zertan laguntzea nahi duen galdetzera nihoakio.

Eta untzi gainera bideratu zen.

Eguzkia irtenaz batera, marinel denak agertu ziren.

Denak ihardun ginen gogor lanean goiz hartan.

Achab bakarrik ez zen azaldu.

Eguerdia etorri zen. Itsasoratzeko ordua heldu zen.

Peleg-ek Starbuck-i esan zion: - Starbuck jauna, prest ahal zaude? Achab hala dago.

Agindu diezaiokezu tripulazioari untzi gainean biltzeko. Irtetzeko ordua da eta...

Denon artean jaso genituen aingurak eta, Bildad kai-gizon * Kai gizon: untzi handiak bortutik atera eta sartzeko gidatzen dituena zela, atera ginen kaitik.

Eguberri eguna zen. Hotz haundia egiten zuen.

Ilundu zuenerako itsas erdian geunden ur izoztuz inguratuta.

Orduantxe hasi zen gure ibilaldi luzea; Atlantiko lanbrotsurantza jo genuen etorkizun itxuak bultzata.

Leman Bulkington ikusi nuen; marinel hura egun batzuk lehenago lehorreratu zen baleatan lau urte luze igaro ondoren.

Nik New-Bedford-go ostatuan ezagutu nuen.

Eta orain gurekin zihoan berriro.

Erraz esaten da; baina horrelako gizonak ere badira eta! Pulkington-ek untziaren amaiera bera izan zuen.

Tostarteko denak gogoratzea luzea izango litzateke; hala eta guztiz ere batzuen berri ematea ez da alferrikoa izango.

Starbuck, Pequod edo lehenengo ofiziala, Nantuncket-arra eta kuakeroa zen.

Hogeitamarren bat urte izango zituen, baina zaharrago ematen zuen, aurpegia zimurtua zeukan eta.

Gizon luzea eta igarra zen, isila eta langilea.

Bere bizitza guztia Jaungoikoari eta itsasoari eskaini zien.